Museoen Nazioarteko Eguna Donostian
Maiatzaren 18an. Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde” lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
- 2024 Mai 13
Gure blogaren bidez, Donostia esperimentatu nahi duten pertsona guztiei beren iritzia emateko aukera eskaini nahi diegu, haien ikuspegi pertsonaletik toki autentikoak, ezezagunak, alternatiboak... erakutsita esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Guztion artean, hirian barneratzea eta Donostiaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu!
Maiatzaren 18an. Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde” lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Korner festibalaren zazpigarren edizioa martxan da! Futbolaren eta kulturaren munduak batzen dituen festibala Donostian izango da ekainaren 4tik 8ra eta jarduera interesgarriz josita datorkigu aurten.
Itsasoa belaz, ontzi tradizionalez, kulturaz jositako itsasoa izango da, maiatzaren 9tik, ostegunetik, 12ra, igandera.
Eragin al du euskarak atzerriko hizkuntza handietan? Jarraitu irakurtzen...
Udaberriaren etorrerarekin, Donostiako mendiak, parkeak eta lorategiak mota guztietako loreekin koloreztatzen dira, hiriaren edertasuna eta xarma are gehiago nabarmenduz, eta bertako azokak denboraldiko barazkiekin betetzen dira: ilarrak, zainzuriak, babak. Donostian hamaika planez gozatzeko garai magikoa da, Animatuko al zara?
Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina
Martxoaren 11tik 14ra dFERIA, Ezin duzu huts egin! Jarraitu irakurtzen...
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 8an. Emakumeen eskubideen berdintasunaren alde eta gizartean pertsona gisa dugun garapenerako eta partehartzerako eskubideen alde egiten duen borroka oroitzen du egunak. Aldarrikapenerako, festarako eta ikusgarritasunarako egun aproposa, urteko gainontzeko 364 egunak bezalaxe.
Lilatoia prest! Atlético San Sebastián Klubak berdintasuna aldarrikatzeko antolatutako emakumezkoen lasterketa da Lilatoia. Agendan hurrengo data gorde: Martxoaren 3a, igandea, goizeko 09:30etik… gorputzak eusten dion arte!
Gora maitasuna! Ondo asko dakigu Donostia urteko egun guztietan maitemina eragiten duen hiria dela. Erromantikoak ez diren pertsonak ere mendean hartzen ditu. Baina aurten, otsailaren 14an, maitasunaren egun handian, gu bisitatzera etortzea are liluragarriagoa izan daitekeela pentsatu dugu.
Hungariatik datoz Inauterien berri ematera! Otsailaren 3an iritsiko dira Donostiara.
Kalderero larunbataren ondorengo igandean, Inudeen eta Artzaien ospakizuna egiten da (aurten otsailaren 4an). Jaialdiak artzainak hirira jaisten zirenean beraien eta inudeen artean izaten ziren gorteiatzeak ospatzen ditu, eta haurren txertaketa irudikatzen du.
Danborrada da urtero, urtarrilaren 20an, Donostiak bere patroiaren eguna ospatzen duen festa.
2024ko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillidak 100 urte beteko zituen. Hori dela eta, 2024an, "Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua" izenpean, nazioarteko ospakizunak antolatuko dira, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak bultzatuta.
Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean zuetako askok etxetik kanpo afaltzeko edo bazkaltzeko ohitura duzue.
Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.
Orain, hiri osoan argiak dirdira egiten ari diren garaian, sasoi honetako espirituan barnera gaitezke, ahal den neurrian eta segurtasun handienarekin, Donostiak oraindik ere eskaintzen dizkigun planez gozatzen jarraitzeko.